Bilaketa: taberna
Emaitzak: 364

Zehaztu artikuluen bilaketa:

«Eginez eta eginez» aurrera egindako bidea

2024-10-21

Aurten bete dira 50 urte haurren lehen bertso eskola sortu zela. Eskoriatzako Almen ikastolan sortu zuten, eta, pixkanaka, eskualde osora zabalduz joan ziren eskolak. Jon Iñaki Izarzelaia eta Ainhoa Agirreazaldegi hastapenetan ibilitakoak dira.

Lagunak

2024-10-16 Onintza Enbeita

Lagunak - [caption id="attachment_59471" align="aligncenter" width="1200"] Arg: BERRIA[/caption] Beste kultur adierazpenetan ez bezala, bertsolariok hartu-eman zuzena daukagu entzuleekin. Guk ez dugu kontzertu amaieran backstagera salto egiten: jendea eserita egon den [...]

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)