Bilaketa: urriak 12
Emaitzak: 1042

Bertso Errondaren azken edizioa Bilbon

2024-02-21

Bertso Errondaren azken edizioa Bilbon - Otsailaren 7an egin zen azken Bertso Errondako lehen sailkapen fasea, Errondabide tabernan, eta bigarrena gaur izango da, BIRA gunean, 19:30etan. Martxoaren 7an jokatuko da [...]

Lokotx biltzea eta maitasuna

2024-02-17 Haritz Mujika

Orain hilabete egin nuen proba: hogei egur zati bi ilaratan jarri nizkien ikasleei, kutxatxo bana lehen zatiaren aldamenean zutela. Hamarna lokotxa bildu behar zituzten lau urteko haur irlandarrez osatutako bi taldeek. “Ready, steady, go!”

Hitzak soilik baloratzen dira

2024-02-05 Aissa Intxausti

Gorputza tente eta altu kantatzeko esaten ziguten bertso-eskolan umetan. Bertsoak saldu egin behar omen dira, eta urteak joan ahala ikasi dugu bertsoa saltzeko moduak bertsoaren edukiak berak beste, edo gehiago, balio duela. Aldatu dugu lehen bertsoa kantatu ostean jartzen genuen “barkatu, kaka, gaizki egin dut” aurpegia, eta ikasi dugu, horren ordez, irribarre txiki bat egiten, eta ez dadila nabaritu barruko amorrua.