ITZULERAN, MALETAK HUSTEN

Bakantzetan bizi izan dituzten esperientzien maletak hutsarazi dizkiegu hainbat bertsolariri, eta eurak arduratu dira ariketa hori egiteaz, neurri eta doinu librean. Beñat Ugartetxea motozikletan joan zen Portugalera; Xabi Paya eta Nerea Ibarzabal AEBetako Boisen izan ziren euskal kulturaren festa handian; Jon Martin, Jokin Labayen eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolariak ere AEBetan batetik bestera ibili ziren

Segi irakurtzen

Jaialdi 2015: Bi bertsolari Boisen
Testua: Xabi Paya
Argazkiak: Asier Ibaibarriagarena
Nerea Ibarzabal eta biok bertsotan izan gara Ameriketan, uda honetan. Bost urtean behin, euskal kulturaren festa handia antolatzen da, Idaho estatuko Boise hiriburuan. Elkarri gaiak edo ariketak jartzeko, bertan hartutako ohiturari jarraiki, gure egonaldia kontatzeko, lau esaldi jarri dizkiogu elkarri, bakoitzak bestearenak erabiltzeko konpromisoa hartuta.

Gernikako arbola in the home of the brave Zaila da deskribatzen Jaialdian euskaldun batek aurki dezakeen koadroa. Zailtasuna ez datza elementu ezezagunen presentzian, ezta urrik eman ere; Ameriketako pelikula pare bat ikusi duen euskal herritar peto-petoak aise identifikatuko ditu Jaialdian koloreztatzen diren postalak. Lehenbiziko postala ostegun iluntzean osatu da, jaialdiaren azken bi urteetan. Hainbeste kirolari

Segi irakurtzen

OPORTORA MOTOZIKLETAN

Aurtengo oporretan, era berezian pasatu dugu astebete zortzi lagunek, motobizikletan, Oportora joan eta etorriko bidaian. Ideia ez dakit nori otu zitzaion, baina maiatz aldera komentatu zidatenean, “neu be banajoiek!”, erantzun nien. Hasierako asmoa, Marbellara joatea zen motor txiki horiekin. Han, kotxe garestien ondoan aparkatu, eta hondartzan bainu bat hartzea. Baina dena prestatzen hasteko lehenengo batzarrean,

Segi irakurtzen

Esperientzia pertsonal ahaztezinak AEBetan

XXI. mendeko gizarte honetan, non alde batetik bestera erraztasun izugarriz mugitzen garen, agian ez du zentzu gehiegirik izango bidaia baten kronika egiteak, edo akaso, irakurle fina zaren heinean, gustu eta plazer handiz egingo duzu bederatzi lagunek 2015eko uztailean egin zuten bidaia horren irakurketa. Honetan guztian egia borobila bakarra da, etorriko diren paragrafoetan irakurri ahal izango

Segi irakurtzen

NEURTU EZIN DENA EPAITZEAREN MERITUA

Bertso txapelketak txapelketak dira, lehiaketak. Beraz, lehia dago. Eta lehia baldin badago, norbaitek irabazi behar du; azkarrena, bizkorrena, salto handiena egin duena, indartsuena, abilena, jokaldi onena egin duena nor den erabaki beharra dago. Ez da erraza bertsoa neurtzea; metroak, kronometroak, markagailuak ez dute balio hitzaren kirol nazionala epaitzeko. Epaileak behar dira, beraz. Ezinezkoa bada bertsoa

Segi irakurtzen