Froga

Froga – Andoni Egañak BERRIAn. Gauza bat da esatea, eta bestea ekintzekin frogatzea. Duela hilabete eta erdi Hondarribian ginen bertsotan Anjel Mari Peñagarikano eta biok. Kontxako banderaren bigarren igandea zen, eta lehen tandarekin batera ari ginen kantuan. Librean ari ginenez, estropadaren gaia atera genuen. Emango ote zion buelta Hondarribiak Urdaibaik lehen igandean lortu zuen abantailari?

Segi irakurtzen

Bi ahots errimadun, nor bere doinuan

Bi ahots errimadun, nor bere doinuan – Miren Mujika Telleriak BERRIAn.   Irailaren 24an hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Getxon. Entseatzen hasia da Alaia Martin, baina, eguna gertu dagoen arren, urruti ikusten du oraindik. Aldiz, hamahiru urte dira Andoni Egañak txapelketak utzi zituela; lehiaren falta baino gehiago, aurreko prestaketarena sumatzen du. ARGAZKIAK: Andoni

Segi irakurtzen

Aner Peritz da aurtengo Basarri bertsopaper sariketako irabazlea

Aner Peritz da aurtengo Basarri bertsopaper sariketako irabazlea – Zarauzko Udalak eman du jakitera 38. Basarri Bertsopaper sariaren irabazlearen izena. 11 lan aurkeztu dira, denak “maila onekoak” epaimahaiaren aburuz. Aner Peritzen bertso sortak  “ZOPA HOZTEN ARI ZAIZU” izenburua darama. 2019ko edizioan bigarren saria lortu ondoren, 19 urteko bertsolari zarauztarrak lehen aldiz irabazi du Basarri Bertsopaper

Segi irakurtzen

Beethoven eta bertsolaritza uztartu dituzte Andoni Egañak eta Xabier Lizasok ‘Bederatzikoa’ egitasmo musikalean

Beethoven eta bertsolaritza – Unai Sarriugarte El Diario Vascon. Beethoven euskaraz ulertu, kantatu eta azaltzen duen proiektu musikala da hauxe     Beethoven eta bertsolaritza uztartu dituzte Andoni Egañak eta Xabier Lizasok ‘Bederatzikoa’ egitasmo musikalaren bitartez. Izan ere, bertsolaritzaren esparruan badira zeresana eman duten eta betirako bertsolaritzaren gordailuan geratu diren bederatzi puntuko hainbat saio. Xabier

Segi irakurtzen

Xabier Lizaso: “Beethoven eta bertsolaritza uztartzen zituen zerbait eskatu ziguten”

Xabier Lizaso – Aitziber Arzallusek Karkaran.   Bihar, 19:00etan hasita, Bederatzikoa ikuskizuna eskainiko dute Xabier Lizaso musikariak eta Andoni Egaña bertsolariak kultur etxean. Lanaren inguruan mintzatu da Orioko piano jolea.     Bederatzikoa lana ez duzue berri-berria, baina emanaldi asko emateko aukerarik ez duzue izan, ezta? Emanaldi bakarra egin dugu; pandemia dela eta, ez dugu

Segi irakurtzen