[Podkasta] Unai Iturriaga: Beldurra

Beldurra –   “Beldur mota ezberdinak daude… besteak beste, Euskal Beldurrak. “Barruan gaude” podkastean Euzkitzeri eginiko elkarrizketa batean entzun nion pasadizoa, joan den mendekoa, 1995ekoa hain zuzen ere. Zelan ETAk bahitua zuen Aldaia enpresaria aska zezaten eskatzeko ekitaldi batean bertsotan egin ostean taxia hartu zuen Andoainera bertsotara joateko, beldur zela bere autoan joateko. Sinesten diot

Segi irakurtzen

Pasatzea

Pasatzea- Hilabetez digeritu ostean onartu diot neure buruari txapelketan pasa egin naizela. Entzun nuen nire izena, ikusi nuen zerrendan idatzita, hala ere, ezin neure buruari holako lorpenik aitortu. Baina, esan bezala digeritzeko tartea behar izaten dut horrelako “pasadak” eta gero. Txapelketa bera, pasada handia izaten da batzuentzako, psikologikoki eta ondorioz fisikoki ere bai. Neu naiz

Segi irakurtzen

Koldarrak
Koldarrak

Koldarrak- Bertsolari koldarrok ere bagara bertsolari -eta koldar-. “Bertsolariak ausartak garela entzun ohi izan dut eskuin ezker” zioen Elixabet Etxandik aurreko zortziko handian; eta arrazoi osoz gainera. Ni baina, bertsolari koldar bat naiz. Ezin babes naiteke Elixek aipatzen zuen gorputz zut, ahots ozen eta diskurtso pertinentez, behin baino gehiagotan saiatu izan banaiz ere. (Agian alturaz

Segi irakurtzen

Zuri

Zuri Zuri. Bertso eskolatik jendaurrera irtetzeko beldur den horri. Bere burua foko azpian jartzeko kapaz ikusten ez duen horri. Ez da erreza lehengo aldiz publikoaren aurrean mikro parean jarri eta bertsotan egitea, eta hau kontu jakina da; hala ere, kontu jakina izatetik, momentuan bizi eta sentitzen dugun horretara tarte handia egon daiteke. Eta egoera horretan

Segi irakurtzen