











Merkatua – Duela hilabete ailegatu zela udazkena gurera (izenez gehiago izanez baino, uda bete betean geundela iruditu baitzaigu, eguna joan eta eguna etorri) eta hori, Baztan-Bidasoan gutxienez, ferien sinonimo izaten da. Urriko azken asteburuan Elizondon ospatzen da. Bi asteren buruan normalean, Doneztebek hartzen dio lekukoa. Eta azaroa bukatzen ari denean, ailegatzen da lesakarron txanda. Aurten
Bertsoa, babestu beharreko altxorra – Ainhoa Zabarte Narbaizak Noticias de Navarran. Eusko Jaurlaritzak bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko duela iragarri du. Izendapen ofiziala “datozen hilabeteetan” egingo dute Ahotsa du lanabes bertsolariak. Oinak, errimak, tonua eta doinua jarriz bat-batean kantatzen ditu buruan sortzen zaizkion ideia nahaspilak. Azkar pentsatu eta segundo gutxian esan. Burua
Janire Arrizabalagak irabazi du aurtengo Berritxu Saria Janire Arrizabalaga garaile eta Maddi Agirre bigarren Berriatuan jokatutako gazte sariketan. Bertsolari gernikarrak lortu zuen Txapela ekainaren 30ean Berriatuan jokatutako finalean. Saio bakarrera jokatzen den sariketa izaten da Berritxu Saria, eta aurten ere zortzi bertsolari gazte aritu kantuan.
Haritz Mujika irabazle IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketan Bigarren saria Amaia Agirrerentzat izan da. Gazte mailan, berriz, Beñat Zeberio irabazle eta Amets Aizpurua bigarren. Asteasuko bertsolariarentzat izan da IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehikaetako txapela. Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak antolatzen dute lehiaketa. Aurtengo edizioko gaia Ahotsa izan da. Ahotsaren
Errimak dira Deskantsuak eta antzuak errimatu egiten dute. Familia berean sailka ditzakegu biak. Baina, antzeko soinua duten arren, kuadrilakoak izan daitezkeen arren, edota teilatu bereko familiako bi hitz izan daitezkeen arren, bertsoko fikziotik kanpo, ez dira zertan familiakoak, kuadrilakoak zein antzekoak izan. Deskantsatzea denpora galtzea da askorentzat, denpora antzutasunez jaztea. Eta gorputz eta buru nekatu