Bertsolamintza

Libreko bertsogintza - Errealitatea, aukerak eta mugak

2024-11-22 Jexux Mari Irazu

Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Bertsolamintza gogoeta jardunaldietarako idatzi ditudan lerrootan libreko bertsogintzaren zenbait klabe aletuko ditut. Hona hemen zortziko txikian esanda:

  1. Libreko bertsogintzak gaur eguneko plazan duen neurria.
  2. Libreko bertsogintzak bertsolari baten bertso bidean duen presentzia.
  3. Libreko bertsogintzaren mapa tematikoaz ariko naiz: aukerak eta mugak.
  4. Libreko bertsogintzaren zenbait klabe, jardun mekanika horren zenbait gako, nire ustez garrantzitsuak direnak.
  5. Libreko bertsogintzaren kostu energetikoaz eta alde laborala.
  6. Libreko bertsogintzaren antolakuntza oinarria.
  7. Libreko bertsogintzak gaur eguneko bertsolaritzaren ekosistema orokorrean betetzen duen funtzioa.
  8. Amaitzeko, ondorio orokor batzuk planteatuko ditut, libreko bertsogintzaren gaurko errealitatea eta biharko proiekzioa eginez.

Ohartxo bat: Eskatuko dizut, irakurle, libreko bertsogintzari buruzko ideia hauek irakurtzen ari zarela, Eskolarteko Txapelketako bertsolari bat presente izatea zure buruan.

Diskurtso guztiak errespetagarriak dira?

2024-11-21 Ainhoa Urien eta Maialen Akizu

Diskurtso guztiak errespetagarriak dira? - Ainhoa Urien Telletxe Galdera horri emandako erantzunaren bila hasi bazara testua irakurtzen, gutxienean, galderak bete du  bere funtzioa. Amuari heldu diozula ematen du eta, behin [...]

VII. Bertsolamintzari behakoa

2024-11-20 Felix Irazustabarrena

VII Bertsolamintzari behakoa - Bertsolamintza gogoeta saioa da. Eta hori eskatzen zaie txostengileei, gai jakin bati buruz gogoeta egitea eta hori konpartitzea. Hausnarketek, eztabaidek, alde eta kontrako argudioek utziko dute [...]

BERTSOLAMINTZA V: Xabier Aierdi

2020-01-20 Xabier Aierdi

Bertsolamintza Xabier Aierdi -  POSDODOISMOA. Bertsogintzaren inguruko iritzi publikoa   Bertsolamintzaren aurtengo ekimenean parte hartu dudan bi saioetan neurritasun ausarta iradoki dut. Neu ere tentuz ibili naiz, lehenengo eta behin, bertso [...]