











BTN 2.0: bideopodcast erdi serio bat-edo – Gorka Peñagarikano Goikoetxeak ARGIAn. Bat, bat-bi, hiru-lau, probatzen, probatzen… Badoa? Bai? Bai. Ea alboko mikro hori. Bat, bat-bi, hiru-lau. Hitz egin gehixeago. Beno, hementxe gaude, euria ari du kanpoan, baina ARGIAren egoitzan gaude gu, goiko pisuan, probak egiten, bat-bi… Ze ederki entzuten den, ez? Jakina, produktuaren tamainakoak izan behar dute baliabideek.
Hendaiatik Varsoviara – Eneko Bidegain Bertsozale Elkartearen atarian. Eneko Bidegain Aireren gogoeta dakar aste honetako adituen analisiak: “Bidean era askotako paisaiak zeharkatzen diren bezala, bertsoetan ere badago denetarik, eta gozamena ugari. Varsoviara ez; batzuek ilargiraino ere eramaten gaituzte.” Bertso Txapelketa Nagusiko epaimahaikide izatea bidaia bat da. Bidaia bat Euskal Herrian barna. Bidaia bat
#BTN – Doinua: Agur sagar beltzaran Poto, epaile, ganbara hamaika hitz eta teknizismo, emozio drama ta iseka… Lizardi, Osinalde Xenpelar, Izeta nahiz ta guztiok egon gintezkeen aseta #BTNk pizten du bertsoaren se(k)ta Getxon abiatua ta Iruñearaino saihestuz beroaldi eurite zein laino areto ta frontoiak geldituak ñaño Jarraituagoa da txapelketa hau, ño! “inork ikusten
Felix Zubia – Aritz Mutiozabalek Felix Zubiari egindako elkarrizketa, Urola Kostako Hitzan. Sailkapenak ez du gehiegi kezkatzen bertsolari zarauztarra. Bere asmoa da bihar jokatuko duen Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketan saio polit bat egitea. Bigarren aldiz ariko da bertsotan Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta kanporaketako saioari begira ilusioz dagoela onartu du Felix Zubiak (Zarautz,
Finalaurreko eta finaleko sarrerak salgai – Bertsozale Elkarteko bazkideek izan dute lehentasuna Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak erosteko orduan; hortik aitzin, bazkideak ez direnek ere izango dute sarrerak erosteko aukera. Sarrerez aparte, finalerako autobusetarako eta bazkarirako txartelak ere salgai daude. Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu zenean jarri ziren salgai final laurdenetako saio guztietarako sarrerak.