











Gezurrei – Doinua: Zure bular politak Momentuko mesede gerorako kalte inguruko lotsati koldarrenen kate nahiz eta ezkutatzen saiatu gaur arte beste behin gezurretan harrapatu naute Bizitzak ematen du zenbait erreparo zertxobait gordetzea nork ez du gurago? egiak isiltasun gezurrak berbaro gezur denen atzean egia bat dago “Bizikidetza heldu da gure herrira”
Okurrituko zait zerbait – Izaten da momentu bat non bertsotan hasi izana guztiz damutzen zaigun. Niri behintzat halaxe gertatzen zait. Gaia entzun eta zer kantatu ideiarik ere ez daukazun momentu hori. Publikoa zuri begira eta zu aretoko larrialdi irteeren bila, nondik ihes egin pentsatzen. Imajinazioari eragin ezinda, berdina pasatzen zait plazan bakarkako baten aurrean edo