Koldarrak
Damutu zara?

Damutu zara? – Beldurra zen? Segurtasun falta agian; baina zuk ez zenuen nahi, zuk ez zenuen jendaurrean jarri eta kantuan hasi nahi. Inoiz ez duzu gaizki egiten duzun zerbait egin nahi izaten -are gutxiago jendaurrean- badakizun arren eginaren eginaz hobetuko duzula ziurrenik. Sistemak lehiakortasun -edo lehiakeria?- sustatzen duen heinean, zuk ere mundu guztiarekin konparatzeko ohitura

Segi irakurtzen

Medikuen kontuak
Zeharkako ikasketak

Zeharkako ikasketak – Bertsolaritzak gauza askotarako balio du. Lehenik eta behin, ondo pasatzeko. Eta hortik aurrera, ziur milaka dohain aurkituko genizkiokeela, bertsolari eta bertsozaleen artean galdezka hasiz gero. Homo sapiens omen gara, hau da, jakintsua den izaki biziduna. Arrazako hainbat eta hainbat pertsonaren jokabideak ikusita, oso zalantzazkoa du izena, baina behinipin, ikasteko gai den izakia dela

Segi irakurtzen

Badatoz Gazte Sortegiak!

Badatoz Gazte Sortegiak! – Oihane Pereak, Jon Basagurenek, Unai Lopez de Armentiak eta Maider Oleagak zuzenduko dute egitasmoa. Eskola hau antolatzen aritu da, urtero bezala, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Bertsolaritza, antzerkia, musika eta ikus-entzunezko laborategiak nahastuko dira sortegietan. Urritik apirilera bitarte izango da, eta ikastaroaren matrikula 100€-koa da. Karteza zabaldu dute jada antolatzaileek, eta horrela kontatu du Nontzeberri

Segi irakurtzen

Gorputzetik pasa gabe ezin da ikasi

Gorputzetik pasa gabe ezin da ikasi – Emakumeak bertsogintzan bidetxoa egiten hasi arte, apenas aipatu den “gorputza” bertsolaritzan. Bazirudien lepotik gorakoa bakarrik zela bertsolaria. Baina bazen kontraesan handi bat: “plazan egiten da bat bertsolari” esaten baitzen. Eta zer da plaza,  jendaurrean kantari ari den gorputz bat ez bada? “Gorputza traba gisa” aipatu genuen emakume bertsolariok

Segi irakurtzen

Bertsolari titulua

Bertsolari titulua – Anekdota ezaguna da Lazkao-Txikirena : norbaitek bertsolari deiturik, ordura arte bere buruari titulu hori aitortu ez ziola adierazteko ohitura zuen. Deitu gehiegizko apaltasuna edo deitu bertsokide zein joandako bertsolariekiko miresmena, jarrera konbentzitua izanen zen Joxe Miel Iztuetarena. Nehork gutik ukatuko du gaur egun marrazki bizidunetan agertzen zen pertsonaia hura bertsolaria izan zenik. Telebista

Segi irakurtzen