Elebakarrarena

Elebakarrarena – Santa Agedan gertatu zen. Lapurdiko herri ez oso euskaldun bateko eskeko taldera batu ginen hirugarren urtez jarraian. Etxez-etxekoa hasi aitzineko eguerdiko aperitifa herriko ostatu xume batean ; urtean behin baino gurutzatzen ez ditugun pertsona horiek agurtu eta iazko anekdotaren bat entzun. Tragoa ateratzearekin batera hasi ginen bertso-kidea eta biok ondoko 12 orenetan lagun izanen

Segi irakurtzen

Bost lapurtar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan

Bost lapurtar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan – Joanes Etxebarriak Ipar Euskal Herriko Hitzan argitaratutako erreportajea.   Xilaban irabazi zuten txapelketa nagusirako txartela. Sustrai Colina 2013ko finalista gisa sartuko da, eta Amets Arzallus, txapeldun gisa     Bihar hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, lau urte oroz jokatzen dena. Azken Xilaban irabazi zuten Odei Barrosok,

Segi irakurtzen

Txapelketa alternatiboak V: Bertsopoly. Itsasu, Lapurdi.

Bertsopoly – Testua: Nerea Ibarzabal Ez, ez da finantzei buruzko bertso saio espezializatu bat. Bertsopoly Itsasuko Goxoki gaztetxean bost aldiz antolatu den ekimena da –2011-2015–, eta mahai jokoarena baino, telebistako lehiaketa baten antz handiagoa du, erruleta bat baita saioaren nondik norakoak erabakitzen dituena. Bertso eskolako ikasleentzat eta gainerako bertsozaleentzat saio dinamiko bat prestatzea zen asmoa,

Segi irakurtzen

“Larralde Saria” bertso-paper lehiaketa

Larralde Saria – 2017ko otsailean Senpereko bertsolariei egindako omenaldia zela eta, Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek  bertsopaper lehiaketa bat antolatzeari ekin zioten. Nahi duenak bere bertso idatziak igortzen ahal ditu 2017ko azaroaren 1.a baino lehen. Sari banaketa 2017ko abenduaren 3an eginen da, Euskararen eta Nafarroaren egunean, justuki. Lehiaketak bi maila bereizten ditu : gazteen maila

Segi irakurtzen

gazteen Xilaba Xapelgoa
Elixabet Etxandi Goienetxe xapelduna gazteen Xilaba Xapelgoan

  gazteen Xilaba Xapelgoa – Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko eskolartekoen Xapelgoa ospatu da Hazparnen, Bertsu Eskolen Egunaren baitan.       Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko Bertsu Eskolen Eguna ospatu da Hazparnen, Haritz Barne zineman, eta bertan gazteen mailako eskolarteko Xapelgoa da jokatu.   Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko gazteen mailako eskolarteko Xapelgoaren kanporaketak jokatu dira goizean, eta

Segi irakurtzen