











Bertso ibilbidea: Ondarroa – Testua eta argazkiak: Iñaki Lersundi Ondarrutarrok bereziak garela esaten da. Agian kresalaren gatz horrek eduki dezake errua. Agian gure herrira iristeko pasatu behar diren errebuelta guztiek izango dute errua. Edo agian guk, ondarrutarrok dugu errua. Erruak erru, gure izanaren berezitasun pixka bat erakutsi nahi dizuet hurrengo sei geltokietan.
Testurak Doinua: Ikusten duzu goizean 1.Begirada begirune, ikasketa abagune, aniztasuna lotune, gaiak jartzeko nahiz kantatzeko ausart, koldar, harro, xume… Gozatzeko zenbat une, bilakatuz erdigune hemezortzi emakume. 2.Prozesua ez da gaitza kontraesanen ekaitza hare bihurtzeko haitza. Umiltasunez egin nahi dugu daukagunaren eskaintza, oinarri elkarren zaintza ez baita antzemangaitza urte oso baten emaitza. 3.Lagunduz literaturak eranztean armadurak