











Isilpean eta ahoz gora – Txapelketa-giroa dago Nafarroan eta Bizkaian, eta, horrek, bertso-eskola giroa esan nahi du. Edo, zehatzago esanda, bertso-eskolako giro-aldaketa. Hala da gurean behintzat: 2024ko urtarrilaren amaieran hasiko da Arabako bertsolari txapelketa, eta sumatzen da jada. Zer esanik ez, beraz, finalaurrekoak edo finalak datozen asteetan dituztenen kasuan. Hainbat dira maiztasun finkorik
Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Bilbo Arenan jokatuko da finala abenduaren 16an. Saio guztietako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian.
Plazakoak asko, plazaratzen gutxi – Xilaba, Nafarroakoa, Bizkaikoa, azken boladako astuburuetako arratsaldeak doinu eta neurri jakina izan dute. Ofiziotan kantatu ostean kartzelara, gu geu geure buruaren kartzela ez bagina bezala; eta kantuan zein entzuten, geure burua zoriondu zein zigortzeko jolasa hasten dugu. Egia esan, zenbat justizia eta injustizia kikara berean eskainiak. Behin txapelketako nerbioez kexatzen
Uda zaporeko sartzea – Uda dator uda pasata denean: azkenean eguzkia esnatu da irailean, udako koma amaitu ondoren. Sartze honek ez dauka sartze zaporea, eguzkiak sinetsarazi nahi digu oraindik zai ditugula arratseko bederatzietan udarako gauak, barbakoz eta lagunarteko garagardo tragoz apainduak. Baina errealitatea bestelakoa da: soldataren atzetik gabiltzanok lanera itzuli beharko dugu, eta ikasleek ikasgeletara,
Okurrituko zait zerbait – Izaten da momentu bat non bertsotan hasi izana guztiz damutzen zaigun. Niri behintzat halaxe gertatzen zait. Gaia entzun eta zer kantatu ideiarik ere ez daukazun momentu hori. Publikoa zuri begira eta zu aretoko larrialdi irteeren bila, nondik ihes egin pentsatzen. Imajinazioari eragin ezinda, berdina pasatzen zait plazan bakarkako baten aurrean edo