urruña

Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorena txapelketa

2026-05-11

Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorena txapelketa - Uztaritzeko Latsa gela bertsozalez bete zen iragan larunbatean, Hernandorena sariketaren finala ospatzeko. Antton Lannes izan zen gai-jartzailea, eta honako bertsolariak igo ziren oholtzara: [...]

Urruña, oinak emanda

2025-09-26 Sustrai Colina

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.

Eneko Lazkozek irabazi du Errexil sariketa

2024-10-09

Eneko Lazkozek irabazi du Errexil sariketa - Aissa Intxausti, Eneritz Artetxe, Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Sarasua eta Eneko Abasolo "Abarkas" igo ziren Urruñako Postako oholtzara, Aritz Bidegainen esanetara. Eneko [...]

Errexil sariketako finala jokatuko da larunbatean

2024-10-02

Errexil sariketa jokatuko da larunbatean - Urrunako posta gela bertsozalez mukuru zen iragan larunbatean. Xalbat Altzugarai aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta Lur Renteria eta Iban Thikoipe epaile gisa. Aissa Intxausti [...]

Errexil sariketa antolatu dute Urruñan

2024-09-02

Errexil sariketa antolatu dute Urruñan - 1984. urtean Bertsularien Lagunak elkarteak lehen Errexil sariketa antolatu zuen, Urruñan bizi eta zendu zen Juan Jose Eizmendi Goenaga (1918-1965) bertsolari errezildarra gogoan. 40. [...]