Txitxarra –
Hau poema/kanta baten itzulpena da. Maria Elena Walsh poeta argentinarrak idatzi eta Mercedes Sosaren ahotsean ezagutu nuen “La cigarra”-ren euskarazko itzulpena.
Txitxarra
Zenbat aldiz hil ninduten?
Zenbat aldiz hil nintzen?
Baina hemen nago ni
berpizten…
Zoritxarra zorion,
labanari esker mila,
gaizki utzi ninduen hila…
Segi nuen kantari
Txitxarrak lez eguzkiari,
urte bat lurpean ta kantari,
bizirik dirauena lez
gerratik etorrita
Zenbat aldiz ezabatu?
Ta zenbat desargertu?
Nere hiletara ere joan
nintzen negarrez
Lotu nuen zapia
ta ahaztu nuen ia
ez zela lehen aldia,
Segi nuen kantari
Txitxarrak lez eguzkiari
urte bat lurpean ta kantari
bizirik dirauena lez
gerratik etorrita
Zenbat aldiz hil zaituzte?
Beste hainbat berpiztu
Sarri egongo zara
etsipenean
Ta naufrago zarenean
ta iluntasunean
norbait helduko zaizu
segitzeko kantari…
Txitxarrak lez eguzkiari
urte bat lurpean ta kantari
bizirik dirauena lez
gerratik etorrita


