bizkaia

Bertsolaritzan izandako ibilbidea: Santutxuko bertsolari eskolaren hasiera

2025-09-22 Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Kaletar jaio nintzen Gernikako bonbardaketa zuzenean bertan egonda ezagutu zuen familia batean, eta kaletar bizi izan naiz beti. Umetan, Gernikan pasatu nituen neure bizitzako lehenengo zazpi urteak, bertso mundutik urrun. Bonbardaketaren osteko beldurraren giroan bizi nintzen, frankisten erabateko presentziarekin udaletxean, erdiguneko kaleen erdian jaietan alde banatako leihoetatik eskegitzen zituzten hiru banderek -Espainiarena, Falangearena eta Erreketeena- ondo gogorarazten zigutenez. Beldurraren mundua zen hura, baina, etxekoek ziotenez, ume zoriontsu eta alaia izan nintzen.

Neguko bertso plana azaroaren 29an eta 30ean

2024-11-18

Neguko bertso plana azaroaren 29an eta 30ean - Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen xedeetako bat, eta, oraingoan ere, helburu horrekin antolatu dute BBK sariketarekin [...]

Neguko bertso barnetegia Bizkaian

2023-02-16

Neguko bertso barnetegia Bizkaian - 70 gazte batu dira asteburuan Baratzen (Muxika) egindako bertso barnetegian.     Urtero legez neguko bertso barnetegia antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak DBH1etik Batxilergoko bigarren [...]