Bilaketa: June Aiestaran
Emaitzak: 96

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Atso festa

2025-11-24 June Aiestaran

Atso festa - [caption id="attachment_63414" align="aligncenter" width="640"] Arg: Tima Miroshnichenko[/caption] WhatsAppez 2 minutuko audio baten ondotik bidaltzen diren mezuek ez didate, normalean, konfiantza handirik ematen. Txatean sartu eta bekainak dantzatu [...]

Bertso ibilbidea: Beasain

2025-11-21 June Aiestaran

Bertso ibilbidea Beasain - Herri guztiek dituzte txoko berezi eta preziatuak, izan lotura bereziren batengatik, izan, besterik gabe, zaion afektuagatik. Gaur, Beasaingo Igartzako auzotik hasi eta Beasainmendirainoko ibilbidea egingo dugu, [...]

Maite dut, gorroto dut...

2025-09-24 June Aiestaran

Maite dut gorroto dut - Orain urtebete eskas izan nuen nire lehenengo txapelketa. Bestelako sariketetan eta eskolartekoetan parte hartu izan banuen ere, oraindik txapelketako lehia eta estuasunera lehen aldiz, eta [...]

Galdu ala joaten utzi

2025-08-12 June Aiestaran

Galdu ala joaten utzi - [caption id="attachment_62202" align="aligncenter" width="640"] Arg: Beyza Kaplan[/caption] Estaziora heltzearekin batera eman didate trenaren ateek abisua: pi-pi-pi! Bagoaz; pi-pi-pi! Igo, azkar!; pi-pi-pi! Azken abisua; pi-pi-pi!… Hirugarren [...]

Baina ez naiz frikia

2025-08-04 June Aiestaran

Baina ez naiz frikia - “Bdb agenda”-n sartu. Behatz lodiarekin beherantza, gertuen tokatzen dena edo planik borobilena iradokitzen didana aukeratu. Koadrilakorik animatuko zait? Uf, ez dut uste, gaur soziedadean afaria [...]

Egun horretan

2025-06-25 June Aiestaran

Egun horretan, eguerdiko hamabi eta erdiak heltzen zirenean, ikasgelatik korrika txikian ateratzen nintzen, motxila eskuetan hartuta. Etxera iritsitakoan, goizean zehar egindakoaz hizketan platerekoa irentsi, eta aitatxo siestara joaten zen; hormako erlojuari begira geratzen nintzen ni, ordu bi eta erdiak noiz iritsiko zain. Gero eta luzeagoa egiten zitzaidan minutu bakoitza. Segundoen orratzari begira, hark egiten zuen “tik-tak” bakoitza aitaren zurrunkekin bateratzen aritzen nintzen; orratzaren “tik-tak” bakoitzean sartzen nituen eskolan ikasitako abestiak, doinuak, eta horrela heltzen ziren ordu biak. Gehiago itxaron ezinda, berriz ere motxilaren heldulekuan behatz erakuslea sartu eta eskolarako bidea hartzen nuen poz-pozik.

Sabel barru-barruraino

2025-05-23 June Aiestaran

Sabel barru-barruraino - [caption id="attachment_61723" align="aligncenter" width="1200"] Arg: Erran[/caption] Udaberria loratu da, lorontzi baten barruan. Txori marroiak dabiltza jiraka, nere gelako zeruan. Egun denak ez dira txarrak, batzuk txarragoak dira… [...]

Amonari begira

2025-03-19 June Aiestaran

Umetan, amonarekin joaten nintzen bertso-saioetara. Atze-atzean esertzen ginen, hitz eta barre lasai egin genezan; aspertuz gero, frontoira joan gintezen. Errimak asmatzera jolasten ginen: guztiak asmatzen zituen berak eta erdi haserretu egiten nintzen ni. “Aspertu naiz, ez nabil” esan, eta hurrengo ofizioan berrabiatzen genuen jolasa.

Bide posibleez

2025-02-19 June Aiestaran

Gaia entzun. Hiru bide posible irudikatu. 20 segundo. Hiru bide = Hiru bukaera indartsu. Badauzkagu? Hau flojito, baina aurrera. 32 segundo. Sartu 10-8an. Joder, ez naiz kabitzen. Kendu “daukadalako”, jarri “baitut”. Bale, orain bai. 45 segundo. 4 errima. Egiteko, Hobeto, Tarteko, Ikusteko. Estutu, June, estutu. 57 segundo. Berdin dio. Ez dago denborarik. Ben-ga. Mikrofonoari heldu. 60 segundo. Hasi.

Maddi Aiestaran - Ezer galdu nahi ez duena

2024-09-11

Ezer galdu nahi ez duena - Maddi Aiestaran Iparragirre, BERRIAn. Beasainen (Gipuzkoa) jaioa, 2001ean. 2009an hasi zen Goierriko bertso eskolan; lehenengo idatzizko taldean, eta bat-batekoetara pasa zen ondoren. Gipuzkoako Bertsolari [...]