Bilaketa: Sakana
Emaitzak: 18

Bertsolaritza irakasle bila Sakanan eta Larraunen

2022-06-06

Bertsolaritza irakasle bila Sakanan eta Larraunen - Nafarroako Bertsozale Elkarteak Sakanan eta Larraunen irakasle lanetan jarduteko deialdia zabaldu du. Bertsolaritza irakaslea Sakanako ikastetxe eta Bertso Eskola gehienetan eta Lekunberriko zein [...]

Alaitz Rekondo: "Jendartea aldatu den heinean aldatu da bertsolaritza ere"

2024-03-01

Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.

Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.

HERRIYETAN BATZUBEK bertsoa

2021-10-29 Inaxio Lopez de Arana Arrieta

HERRIYETAN BATZUBEK -   Léon Azoulay ikertzaile frantsesak, Parisko 1900eko Erakusketa Unibertsalaz baliatuta, mundu osoko hizkuntzen grabazio soinudunak bildu zituen. Euskararen lagin batzuk ere lortu zituen, euskara mintzatuaren aurreneko lekukotasun [...]

Bertsoak egitea baino gehiago

2020-09-21

Bertsoak egitea baino gehiago- E. Carreño eta E. Ruiz-ren artikulua Guaixe.eus webgunean Bertso eskoletan hamaika gauza ikas daitezkeela esan du Idoia Granizo bertsolari altsasuarrak. Sakanan zazpi talde daude eta urriaren [...]