ITZULERAN, MALETAK HUSTEN

2015-10-22

Bakantzetan bizi izan dituzten esperientzien maletak hutsarazi dizkiegu hainbat bertsolariri, eta eurak arduratu dira ariketa hori egiteaz, neurri eta doinu librean. Beñat Ugartetxea motozikletan joan zen Portugalera; Xabi Paya eta Nerea Ibarzabal AEBetako Boisen izan ziren euskal kulturaren festa handian; Jon Martin, Jokin Labayen eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolariak ere AEBetan batetik bestera ibili ziren bertsotan Eneko Sierra, Ixaak Arruti eta Urtzi Olaziregi musikariekin; eta Miren Amuriza Mundukide fundazioaren eskutik Kapulana bat zintzilik itzuli da Mozambiketik. Urrun bidaiatzeko aukera eskaintzen du ohiko atalak ere badakartzan 99. aleak.

BIDAIA ON!

99. zenbakia – 2015 Udazkena