











Iker Gorosterrazu
Entzulea – Entzule izatea sekula ere ez da erraza izan. Ttikitatik bertzeen hitza aditzen ikasteko ahaleginak egin ditugu baina aunitzetan gurea bakarrik aditzen dugula iruditzen zait. Haurren bertso eskoletan argi ikusten dut hori, bertsotan dabilenak gainerakoek entzutea nahi du baina gero gainerakoei entzuteko nahiko lan… Helburua bertsotan aritzea da, baina baita aditzea ere. Aritzetik
Felix Zubia
Txoriak gara kaiolan – Doinua: ETAren su etenetik. Pertsonak beti omen du Askatasuna senean, Baina asko tresabira Biltzen gara zuzenean. Burua bertan jarrita Nagusien esanean, Goizeroko alpistea Janez modu otzanean. Sarritan ideia bera Etortzen zait, azkenean, Gure pentsamenduetan, Aisialdian, lanean, Txori txikiak garela Kaiola baten barnean. Homo Sapiens omen da Biologian
Oihana Iguaran
Bertso eskola diasporan – Pandemia garaiak hala behartuta, online bertso-eskolak ikusi ditugu han-hemenka. Ez da aukera txarra, besterik ezean. Horrek mugatu egiten du bertso eskolen azpiegitura, lehen edozein gela-zoko aski baitzen: erratz bat lortuz gero guztiz ekipatua zegoen. Orain ordenagailua, mugikorra edo dena delakoa oinarrizko ekipazio bilakatu da, sareko konexio onarekin batera. Ezinbesteko teknologiak zaildu
Aroa Arrizubieta
Neguak dakarrenaz – Doinua: Zure bular politak Neguak ez zaitzan ohi gisara beldurtu, nire besoetan nahi zintuzket kuzkurtu, kanpoko elur malutak muxu beroz urtu; azaroa ez dadin arazo bihurtu. Hartu neguan hotz den beste berotasun, hartu neguan dar-dar den beste maitasun. Heldu nahi zaitut estu, sentitu nazazun; besarkada bat zer den ulertu dezazun.
Enare Muniategi
Pasatzea- Hilabetez digeritu ostean onartu diot neure buruari txapelketan pasa egin naizela. Entzun nuen nire izena, ikusi nuen zerrendan idatzita, hala ere, ezin neure buruari holako lorpenik aitortu. Baina, esan bezala digeritzeko tartea behar izaten dut horrelako “pasadak” eta gero. Txapelketa bera, pasada handia izaten da batzuentzako, psikologikoki eta ondorioz fisikoki ere bai. Neu naiz