Bilaketa: Imanol Uria
Emaitzak: 382

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

Hostoz hosto loratu dute bertsolaritza

2024-02-03 Bertsolari Aldizkaria

Sei urteren ondoren, Bizkaian egingo dute ostera ere Bertso Eguna; bihar izango da, Gernika-Lumon. Bertso eskolen kontzeptua ekarriko dute hizpidera, eta Lilibertsok eta Bizkaiko Bertsozale elkarteak egun osorako egitaraua prestatu dute.

[Lore Jokoak] Bertsolaritza ikur

2024-01-27 Antxoka Agirre

Bertsolaritza ikur - Ez zen dena halabeharra edo gabezia izan: bertsolaritzak euskal nortasunaren ikur bezala izan zezakeen potentzialitatea sumatu eta baliatzeko gai izan ziren kulturgile haiek.   [caption id="attachment_55337" align="aligncenter" [...]

Txapela kentzekoa

2024-01-17

Txapela kentzekoa - Iñaki Galdos Irazabal, BERRIAn. Sarri entzun genion Nikolasi noiz eta nola erabaki zuen bere bizitza Arantzazuri uztartzea. Umetan familiarekin bertara joan eta Benedikta meza entzuten sentitu zuen deia. Ordutik [...]

Azken kolpea

2023-12-28 Enare Muniategi

Azken kolpea - Nork ahazten du azkenengo puntua noizbehinka? Edonork. Noiz gertatzen da errima jakin batzuk pentsatu eta hamarreko baten bostgarren puntura heldu orduko baten bat ahaztea? Edonoiz. Non topatu [...]

[Lore Jokoak] Agosti Xaho: azti-begia

2023-12-28 Antxoka Agirre

Agosti Xaho - Atharratzeko aguazil eta eskribauaren semea, etxetik zetorkion letrekiko interesa Agosti Xahori (1811-1858). Oloroeko seminarioan Erretorikako eta Pauen Finantzetako lizentziak lortu ondoren Parisera aldatu zen Zuzenbidea ikastera. Bertan [...]