Basarri

 

“Basarri Saria” Ekaitz Goikoetxearentzat, bigarren urtez

Basarri Saria Iaz bezala, sariketako lehen eta bigarren postuak lortu ditu; Naizenaren izenean eta Olatu bat…bertso sortekin, hurrenez hurren.  Bertsolari beasaindarrak irabazi du XXXII. Basarri Bertsopaper Saria, transexualitatearen gaia jorratuz. ETAren su etenetik doinuarekin sorturiko zortzi bertsok osatzen dute Naizenaren izenean sorta irabazlea, eta epaimahaiari bertsotarako aukeratutako gaia “nahiko originala” izan dela iruditu zaio. Kontatzeko garaian

Basarri kazetari

Aurtengo azaroaren 27an betetzen dira ehun urte Basarri jaio zela Errezilgo Beama auzoko Granada baserrian. 1964ko maiatzaren 17an jaioterrian omendu zutenean honela aitortu zuen: Gurasoak ni tokiz aldatu ninduten gazte nintzala, baiña nunaitan nabarmentzen da arbol zarraren itzala. Erniopean zaude, Errezil, zeru txiki bat bezela. Arrokeri bat badet nerekin: ortxe jaioa naizela. Gurasoek Azpeitira bidali

Kalean da udazkeneko alea: Lore Jokoak

Kalean da udazkeneko alea: Lore Jokoak – LORE JOKOAK, BERTSOLARITZA MODERNOA UNIBERTSOAREN BIG BANGA ERDI ITZALETAN GELDITUTAKO HISTORIAZ GALDEZKA     Bertsozale guztiok ezagutzen ditugu, gehiago edo gutxiago, Fernando Amezketarra, Etxahun, Xenpelar, Iparragirre, Bilintx, Udarregi, Pello Errota edo Pedro Mari Otaño. Memoria txukunagoa duena gai izango da horietako baten datu biografikoa, bestearen ateraldia edo hirugarrenaren

Aizarna bertsolariaren arrastoan

Aizarna bertsolariaren arrastoan – Testua: Joxean Agirre Argazkiak: Conny Beyreuther   Juan Inazio Odriozola Aizarna bertsolariak ez zuen suerte makala izan jaiotze lekuarekin, punta-puntako bertsolariak eman dituen auzo batean etorri baitzen mundura, Txillarramendin, Errezil, Aizarna eta Azpeitia elkartzen diren gunean, baina ez zuen hainbesteko suerterik izan, beharbada, egokitu zitzaion garaiarekin.   Gerra aurretik, Getxoko bi

Bertsolari gazteak: 25 azpiko 25

25 azpiko 25 – Testua: Ane Zuazubiskar Iñarra Argazkiak: Conny Beyreuther eta XDZ   Jaio ziren urtean dorre bikiak eraitsi zituzten, edo Euskaldunon Egunkaria itxi, edo Ameriketako Estatu Batuek Afganistan inbaditu, edo euroa indarrean sartu zen Euskal Herrian, edo horiek denak gogoratzeko umeegiak ziren orduan. Denak dira Bertsolari aldizkaria baino gazteagoak, askoz gazteagoak batzuk. Badira