Bilaketa: Miren Amuriza
Emaitzak: 368

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Jone Makazaga: “Publiko zabalagoaren eta latinezko poema klasikoen artean zubiak eraikitzea lortu dugula uste dut”

2024-09-26 Juan Luis Zabala

Latindar autoreen poemak gaur egungo bertsolaritzako eta pastoraletako moldeetara egokitu, eta horri buruzko gogoeta egin du Jone Makazagak izenburutzat Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta duen gradu amaierako lanean. EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak emandako GrAL sariaren laguntza izan du horretarako.

Lehen plaza parekideaz hizketan, oholtza azpikoekin

2024-09-24 Iraitz Mateo

Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko elkartea da, duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta egun lanean jarraitzen du. 1992an antolatu zuten bi gizonezkok eta bi emakumezkok kantatuko zuten bertso saioa, ez zuten Euskal Herriko lehen bertso saio parekidea izango zenaren segurantzarik, baina aurrera urratsa egiteko garaia bazela iruditzen zitzaien, eta berek eman zuten.

Bertsolaritzako nire hastapenak

2024-09-13 Bittor Agirre Telleria

Bertsolari aldizkaritik deitu zidaten ea bertsolaritzan nire hastapenak nola izan ziren galdezka.

Hastapen horiek aspaldi izan ziren, 1936. urtean jaioa bainaiz Legazpiko Brinkola auzoko Barrendiola baserrian. 88 urte ditut dagoeneko.

Eneko Abasolo 'Abarkas' - Memoria

2024-09-11

Memoria - Eneko Abasolo Txabarri, 'Abarkas', BERRIAn. Iurretan (Bizkaia) jaioa, 1976an. 1998an parte hartu zuen bere lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Bertan, bi aldiz sailkatu zen finalerdietarako: 2010ean eta 2018an —zortzigarren [...]

Errexil sariketa antolatu dute Urruñan

2024-09-02

Errexil sariketa antolatu dute Urruñan - 1984. urtean Bertsularien Lagunak elkarteak lehen Errexil sariketa antolatu zuen, Urruñan bizi eta zendu zen Juan Jose Eizmendi Goenaga (1918-1965) bertsolari errezildarra gogoan. 40. [...]

Zortziko txikia eta tiropitxoia

2024-08-12 Haritz Mujika

Zortziko txikia eta tiropitxoia - Punta-puntako bertsolariak ez beste guztiak udan oporrak hartzeko moduan izaten dira. Auskalo nongo sozidadeek, gaztetxe okupatu berriek, kultur elkarteek eta sagardotegiek udazkenetik aurrera antolatzen dituzte [...]