Bilaketa: Beñat Gaztelumendi
Emaitzak: 151

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso saioak hemen eta han

2025-06-30

Bertso saioak hemen eta han - Uda sasoian biderkatu egin ohi da bertso saioen kopurua, jaien testuinguruan eta eguraldia lagun (gehienetan, bederen). Udako solstizioari suarekin ongi etorria egin berritan gauden [...]

Bertsolaritza, ondare bizi eta biziberritua

2025-05-29

Bertsolaritza ondare bizi eta biziberritua - Bertsozale Elkartearen ataritik. Aritz Zerainek ondare inmaterial izendapenaren nondik norakoak azaldu ditu Ondarea Orain jardunaldietan. Maialen Lujanbiok eta Beñat Gaztelumendik libreko saioarekin biribildu dute [...]

Euxebio Mugertza, "Mendaro Txirristaka"

2025-05-26 Andoni Egaña

Entzutea bai, banuen. Izena ez da aise ahanzten den horietakoa. Mendaro Txirristaka. Hortik aurrerako ezer gutxi nekien. Mendaron urtero aritu izan gara Santa Ana jaietan Txirristaka tabernan, eguerdiko poteo luze baten amaiera aldera. Arratsaldeko hiruretan edo goizaldeko lauretan zabiltzan zail izaten da antzematen han. Hango horma batean bada Mendaro Txirristakaren argazki bat… Emozionalki banuen loturarik Txirristakarekin, Mendaroko Udaletik etorri zitzaizkidanean. 2024. urtea Txirristakaren figura gogora ekartzeko baliatu nahi zuten. Ez zen bertsolariaren jaiotzaren urteurren borobil-borobila. Ehun eta berrogeita hamar urte ziren jaio zela.  Zergatik 2024. urtea orduan?