Bilaketa: Gasteiz
Emaitzak: 250

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso udalekuak martxan daude

2025-07-31

Bertso udalekuak martxan daude - Bertso udalekuak martxan daude edo egon dira Bidarrain, Zuhatzan eta Sarrian. Honatx tokian tokiko taldeek egindako kronikak, Bertsozale Elkarteak argitaratuak: Bidarraiko infernua, Bertso Udalekuen paradisu! [...]

Higa: Arabako I. Bertsolari Txapelketa

2025-07-21 Ruben Sanchez

1984eko ekainaren 10ean jokatu zen finala, gaur egun existitzen ez den Gasteizko Florida antzokian. Zutabe hau idazteko hasi naiz orduko testuak eta gauzak irakurtzen eta beste planeta batekoak dirudite, gaur egungo euskalgintza eta bertsolaritza mugimendu super profesionalizatuekin alderatuta (ondo, e!) (beno, tira). Hainbat datu extralurtar:

Aroa Arrizubieta: “Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

2025-04-18

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez osaturiko hamabi bikote, 2000. urtetik aurrera jaiotakoak denak ere.

Bertsoaren munduan dabiltzan hainbat gaztek osatutako talde motor bat dago egitasmoaren atzean, “kezka konpartitu batzuk” zituena. Horietako bat da Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001).