Bilaketa: Hitzetik Hortzera
Emaitzak: 125

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Joseba Etxebarria hil da

2025-09-24

Joseba Etxebarria hil da - [caption id="attachment_62730" align="aligncenter" width="640"] Irudia: bertsoa.eus[/caption] Bertso munduak eragile handi bat galdu du. Joseba Etxebarria larrabetzuarra atzo hil zen, 69 urterekin, gaixotasun baten eraginez.  Bertso [...]

Amonari begira

2025-03-19 June Aiestaran

Umetan, amonarekin joaten nintzen bertso-saioetara. Atze-atzean esertzen ginen, hitz eta barre lasai egin genezan; aspertuz gero, frontoira joan gintezen. Errimak asmatzera jolasten ginen: guztiak asmatzen zituen berak eta erdi haserretu egiten nintzen ni. “Aspertu naiz, ez nabil” esan, eta hurrengo ofizioan berrabiatzen genuen jolasa.

Gurea ez den ahotsaz

2024-11-25 Maider Arregi

2021eko abenduan Uxue Apaolazari Argian egindako elkarrizketa batek esaldi hauxe zeraman titularrean: “Ez dut nire pribilegioen biktimez mozorrotu nahi” (Apaolaza, 2021). Ideia hori, arau moral gisa formulatuta, izango da artikulu honen hasierako hipotesia; hau da, ez genukeela gure pribilegioen biktimez mozorrotu behar. Beste era batera esanda: ez genuke kantatu behar estrukturalki gu baino zapalduagoak (are, gugandik zapalduak) dauden pertsonen ahotik. Adibidez, nik (emakume zuri europar gisa) ez nuke kantatu behar emakume arrazializatu edo migratu baten ahotsa lehen pertsonan erabiliz.