Bilaketa: Jon Maia
Emaitzak: 351

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

"Kortijoko" bazkaria

2024-06-27 Eneko Lazkoz

Abiadura handian bizi dugun bizitza honen ondorioz aspaldiko kontua dirudi, ia ahaztua dugu. Baina ez, ez da horrenbeste denbora pasa 2020ko martxotik. Aurrez inoiz ezagutu gabeko garai bat bizitzea egokitu zitzaigun. Itxialdiak, distantziak, edukierak, musukoak, etxeratze ordutegiak, txertatuen pasaporteak…

Animo

2024-06-19 Oier Etxeberria

Super Bowleko atsedenaldian Cheerleaderrek eta Mortiroloko gainean mozorrotuta dabiltzan ikusleek funtzio bera dute teorian: esfortzu betean diharduenari laguntza ematea.

Gipuzkoa Bertsotaneko azken saioak jokatu dira

2024-06-05

Gipuzkoa Bertsotaneko azken saioak jokatu dira - Gipuzkoa Bertsotanen azken asteburua izan da iragan berri dena. Larunbatean Ataunen jokatu zen A multzoko saioa, eta Aner Peritz nagusitu zen. Sailkapena:  Aner [...]