Bilaketa: Karlista
Emaitzak: 45

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso ibilbidea: Tolosa

2025-06-06 Kike Amonarriz

Oria ibaiaren bi aldeetara eratutako herria da gurea, urte luzetan ibaiari bizkar emanda bizi izan bada ere, Europako zikinena omen zen garaitan, kiratsa eta aparra besterik ez baitzerion. Gipuzkoako hiriburua izan gineneko itzalak, Uzturre mendiarenak bezainbeste estaltzen du oraindik Tolosa, bertakooi maiz salatu izan zaigun xobinismoa elikatzen jarraitzen duela. Babarrunek, Inauteriek, gozo eta haragi feriek, edo euskarak famatutako gure herri xelebre eta ero xamar honetan bizi garenontzat, nekez aurkituko duzu bizileku hoberik.

Aitzolen fusilamendua

2025-01-30 Antxoka Agirre

Aitzolen fusilamendua - Estatu kolpearen lehen orduetan gelditu ziren Araba eta Nafarroa faxisten esku. Donostian ere sartu ziren, baina hainbat borrokaren ondoren uztailaren 28rako kontrolpean izan zuten Errepublikaren aldeko indarrek. [...]

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.