Bertsolari gazteen plaza
Erkuden Ruiz Barroso, Guaixen.
Andoni Rekondo gailendu zen Oñatin - Iragan ostiralean jokatu zen Oñatin Gipuzkoa Bertsotaneko lehen itzuliko azken saioa, Oñatin, eta osatu da bigarren itzulira sailkatukoen zerrenda. Andoni Rekondo Izagirrek eskuratu zituen [...]
Uztailaren 4an eta 5ean izango da ikastaroa, Donostiako Miramar Jauregian. Matrikulatzeko epea zabalik dago, eta maiatzaren 31ra bitarte merkeagoa izango dela ohartarazi du Bertsozale Elkarteak.
Bertsolarioi rolak proposatzen zaizkigu askotan. Eta gai zabaletan, apropos hartu izan ditugu. Edozein rol ote da, ordea, aproposa? Beste askoren artean galdera horri erantzuteko ahalegina planteatu du 2024ko bertsolamintzak: Nondik eta zeri kantatzen diogu? (laster irakurri ahalko duzue aldizkari honetan luze, zabal eta sakon horko gogoetek emana).
Bi astez bertsolaritzako hausnarketarako plaza izan du martxan Bertsozale Elkarteak: Bertsolamintza. Larunbatean azken saioa izan zen, Villabonan. Bertan, bi asteetan zehar eskaini diren hitzaldi guztiak izan zituzten, baita bazkaria eta bazkalosteko bertso saioa ere.