Bilaketa: Txirrita
Emaitzak: 200

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertsolaritzan izandako ibilbidea: Santutxuko bertsolari eskolaren hasiera

2025-09-22 Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Kaletar jaio nintzen Gernikako bonbardaketa zuzenean bertan egonda ezagutu zuen familia batean, eta kaletar bizi izan naiz beti. Umetan, Gernikan pasatu nituen neure bizitzako lehenengo zazpi urteak, bertso mundutik urrun. Bonbardaketaren osteko beldurraren giroan bizi nintzen, frankisten erabateko presentziarekin udaletxean, erdiguneko kaleen erdian jaietan alde banatako leihoetatik eskegitzen zituzten hiru banderek -Espainiarena, Falangearena eta Erreketeena- ondo gogorarazten zigutenez. Beldurraren mundua zen hura, baina, etxekoek ziotenez, ume zoriontsu eta alaia izan nintzen.

Patxi Bisquert: “Lan hau egin dut belaunaldi gazteek Otañorengana hurbiltzeko tresna bat izan dezaten”

2025-09-11 Andoni Egaña

Hika egin genion elkarri nahiz hasera haseratik Patxik bere errezeloa azaldu zidan. Ez omen du euskaraz erraztasun ikaragarririk. Horregatik, tarteka erdaraz hitzen batek ihes egingo ote zion beldur zela eman zidan aditzera. Ordubetez aritu ginen, eta bere beldurrari ez nion inongo arrazoirik aurkitu. Erraz eta ongi egiten du euskaraz Patxi Bisquertek. Garai batean sortuen edo bolada batez hemendik kanpo ibili direnen konplexua izan daiteke “euskaraz gaizki” egitearen hori. Patxiren kasuan, inongo funtsik ez du uste horrek. Atzerantz begira ekin genion elkarrizketari, Hondarribiko kafetegi batean.

Jexux Mari Irazu: “Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata”

2025-09-10

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz eta aurre egiteko estrategiez mintzatu da. Bere esperientzia kontatu nahi izan du, besteena entzutea lagungarri izan zaiolako. 

Hil kanpaiak

2025-06-30 Oier Etxeberria

Enkarguzko bertsoak beti izaten dira konpromiso deserosoak: norbaiten urtemuga ospakizunerako, haur jaioberria zoriontzeko edo ezkontzan kantatzeko. Hala ere, nabarmen okerrenak eskeletakoak dira. Hildakoa gertukoa bada, zerbait pertsonala eta bereziki dotorea prestatu nahi izaten da. Urrutikoa bada berriz, erreferentzia zehatzen faltan pottolokeria tipikoetara jotzen da. “Beti gogoan”, “Gugan biziko da” edo tankerakoetara.

Aldrebesaren estetika

2025-05-28 Kepa Matxain

Aldrebesaren estetika - Ez dituzu Bapatean bilduman topatuko, ez eta Txapelketa Nagusiko liburuetan edo BDB bertsolaritzaren datu basean ere. Nekez dira artxibatzen, are nekezago erregistratzen, eta batek pentsa lezake haizeak [...]