Bilaketa: Yoga
Emaitzak: 14

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

…OOOOMMMM...

2023-01-03 Enare Muniategi

…OOOOMMMM... - Yogako klasean nago, meditazioko momentuan irakasleak testutxo bat irakurri du gutxi gora behera horrela dioena: “Ezer egin barik egon zinen azken aldia, noiz izan da?”. Eta momentu honetan [...]

[Lehiaketa] Ume zailduak

2022-10-28

Ume zailduak - Gure lehen bertso idatzi lehiaketa antolatu genuen iaz, eta bertso sorta kopuru polita jaso genuenez bigarrena antolatzea erabaki genuen. Oraingoan ere asko izan zarete zeuon sorkuntzak bidali dizkiguzuenak, eta [...]