Bilaketa: bertsopaperak
Emaitzak: 44

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Markinako batzarrak

2025-12-31 Antxoka Agirre

Markinako batzarrak - Bertsolari elkarte baten beharra Ez dira txapelketak ziklo honen gailurrak ekarri zituen emaitza bakarrak. Bertsolariek bertsolaritzaz hitz egiteko egindako lehen bilkurak ere garai honetakoak dira. Markinako fraide [...]

Martxan da Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketa

2025-10-02

Azaroaren 28an, ostiralarekin,amaituko da Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Egile nafarrek eta Foru Erkidegoan bizi den edozein ez-nafarrek parte hartzen ahal dute. Ezinen dute parte hartu lehiaketaren aurreko bi edizioetan C kategorian –helduendako kategoria– lehen saria jaso dutenek. 

Sisti sasta Ezpeletako. Joan den mendeetako galarrotsetako kantu zonbeitetaz

2025-05-30 Xabier Itzaina

Ezpeleta aspaldiko merkatu gunea da. Lapurtar herri gotor hori betidanik izan da mota guzietako tratulant gomes eta ostatu solas eta jokoen ohantze joria. Ze giro paregabea lehenagoko (eta gaurko) bertsolarientzat! Mihiak alhan zituztenek bazuten hazkurri. Gauden XVIII. mende hondarretik XIX. mende hondarra arteko hiru adibiderekin.

Euxebio Mugertza, "Mendaro Txirristaka"

2025-05-26 Andoni Egaña

Entzutea bai, banuen. Izena ez da aise ahanzten den horietakoa. Mendaro Txirristaka. Hortik aurrerako ezer gutxi nekien. Mendaron urtero aritu izan gara Santa Ana jaietan Txirristaka tabernan, eguerdiko poteo luze baten amaiera aldera. Arratsaldeko hiruretan edo goizaldeko lauretan zabiltzan zail izaten da antzematen han. Hango horma batean bada Mendaro Txirristakaren argazki bat… Emozionalki banuen loturarik Txirristakarekin, Mendaroko Udaletik etorri zitzaizkidanean. 2024. urtea Txirristakaren figura gogora ekartzeko baliatu nahi zuten. Ez zen bertsolariaren jaiotzaren urteurren borobil-borobila. Ehun eta berrogeita hamar urte ziren jaio zela.  Zergatik 2024. urtea orduan?