Bilaketa: ijito
Emaitzak: 26

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Hainbestek hainbeste maite zutena

2024-09-19 Xabier Euzkitze

Pixkanaka itzali zaigu Nikolas Segurola, Matxinbentako Largarateko semea. Gizakiak ez dio gizaki izateari uzten azken arnasara arte, eritasuna eta ahulezia ere bereak ditu, baina Nikolasek aspaldixko utzi zion Nikolas izateari.

Mila urte igarota, ura bere bidean

2024-05-02

Cira Crespo, Jakin-en. 

Historialaria, idazlea, txori zalea, Euskara-jendartekoa, kataluniarra. Bost gauza horiek naiz, besteak beste, gutxi gorabehera, eta karnetik gabe, bokazioz, eta ahal den bezainbat gozatzen ditut. Ez dakit ireki didaten leihatila honetatik amilotxik ikusiko dudan, ezta miru gorri dotorerik ere. Gaurkotasunari buruz hitz egiten didatenean, nahi gabe, txorien migrazioari buruz zergatik hasten naizen pentsatzen ere ez dakit… Baina, aizu, Cira, lurrera hankak, eta aurkitu orain historiatik gaurkotasunari buruz hitz egiteko manera, saiatu kontatzen, txori migratzaile bazina bezala, Euskal Herria nola ikusten duzun.

Auspoa, 60 urteko altxor azkengabea

2021-10-22 Juan Luis Zabala

Auspoa - Joxemari Iriondo eta Pello Esnalekin solasean     Bestela ia erabat eta betiko galdurik legokeen altxor izugarri aberats eta azkengabea bilatu, aurkitu, balioetsi, gordea izateko prestatu eta nahi [...]