Bilaketa: ikerketa
Emaitzak: 223

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Hiru bertsolari nafar

2024-09-04 Ekhiñe Zapiain

Azken hilabeteetan Miren Artetxerekin batera aritu naiz Nafarroako bertso-eskoletan hiztun berriek dituzten bizipenei segika; bertso-eskoletako datuak aztertu eta Nafarroako gune soziolinguistiko ezberdinetako bertso munduko lagunen diskurtsoak aditzen (eta geure aurreiritzi propioak identifikatu eta deseraikitzen). Ez naiz luzatuko lan horretan aurkitu ditugun gakoak aipatzen, baina bide zinez interesgarria izan da. Kontuak kontu, erran gisan, irakaspen prozesu ederra izan da geuretzat. Batzuetan gertatzen da zerbait ezagutzen duzunean gero ezin dituzula gauzak lehengo perspektibatik begiratu (eta eskerrak), eta niri honekin horrelako zerbait gertatu zaidala uste dut.

Korsika. Chjami è rispondi: tradizio arkaiko eta bizia

2024-05-09 Anna Catalina Santucci

Chjami è rispondi (deia eta erantzuna) Korsikako kantu inprobisatua da, eta izenak dioen bezala, eskaera bati erantzun bat ematean datza. Bi poetaren arteko kantu txandakatua da: gai jakin bati buruzko argudioak eman behar dituzte, arau zorrotzak betez. Iraganean, oso presente zegoen landa ingurunean, eguneroko bizitzako edozein unetan eta, batez ere, jaietan (gaualdiak, azokak, ezkontzak, etab.). Gaur egun, zenbait faktorek eraginda, biziberritze zeinuak ikus daitezke; batetik, adierazpen modu berriengatik (sare sozialak, eszenaratzeak, etab.); bestetik, erakundeak kontuan hartzen hasi direlako (politika, ikerketa eta Frantziako Hezkuntza); eta, azkenik, antolatzaile sarearengatik (inprobisatzaileen sarea, eskualdekoak eta Mediterraneoko beste lekuetakoak).

Euskal herri kantaeraren prosodia musikalaz

2024-05-06 Agustin Mendizabal

Euskal herri kantaeraren prosodia musikalaz - 1          Sarrera 1.1       Kontzeptu nagusiak 2021eko Mintzolaren Ikerketa proiektu saria dela-eta Xabier Leteren prosodia musikalari buruz egin nuen ikerketa kari[1], herri-kantaeraren prosodia musikalari buruzko [...]