Bilaketa webgunean Bilatu aldizkarietako artikuluak
Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"
Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.
Bertsoaroa
Hemen da Bertsoaroaren edizio berri bat. Hogeita hamahirugarren urtez jarraian, otsailaren 8tik martxoaren 1era, Iruñeko hainbat txoko ezberdin bertsoz zipriztinduko dituena.
Eli Zaldua eta Samu Rodriguezek irabazi dute Bertxoko Sariketa
Hala Bedi irratiko Bertxoko irratsaioak antolatutako sariketak baditu irabazleak: Eli Zaldua eta Samu Rodriguez. Aurreko Ostiralean jokatutako final handian atera ziren irabazle publikoen botoen gehiengoa eskuratuta.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bere 40.urteurrena ospatuko du Lekarozen
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bere 40.urteurrena ospatuko du Lekarozen - Nafarroako Bertsozale Elkartearen 40 urteak ospatzeko bazkari-jaialdia egingo da otsailaren 24an. Lekarozko Larraldea Sagardotegian. 13:45ean izango den ekitaldiarekin emango zaio [...]

