Jexux Mari Irazu: “Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata”
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz eta aurre egiteko estrategiez mintzatu da. Bere esperientzia kontatu nahi izan du, besteena entzutea lagungarri izan zaiolako.