Bihar da Santa ageda
Iritsi da otsailaren 4a. Oles eta oles etxekoak jotzen ditut nik gaur ateak, dirurik ez bada, gizendutako bildotsa.
Iritsi da otsailaren 4a. Oles eta oles etxekoak jotzen ditut nik gaur ateak, dirurik ez bada, gizendutako bildotsa.
Sagardotegiko bertsolaria vs gorbatadun bertsolaria - [caption id="attachment_60396" align="aligncenter" width="850"] I. Bertso Guduko parte hartzaile batzuk. Ezkerretik eskuinera ageri dira, aurreko ilaran, Juan Jose Lujanbio Saiburu (1874, Hernani-1954, Errenteria), Txapel, [...]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez. “Jaioko dira berriak”? Bertan ditugu aspaldi!
Khyal kantu inprobisatuak Indian - INDIAKO MUSIKA: Indiako kultur historiak 4.500 urte baino gehiago ditu eta musikari dagokionez, munduan ezagutzen den musika tradiziorik zaharrenetakoa da. Musika carnatica-ren edo erlijiosoaren lehen [...]
Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.
Kalamuatik Santa Eufemira
bitartin dago Markina
oraintxe dala seirehun urte
edo aurretik egina
jaiotakoak eruten dira
bautizatzera Xemeina
heriotzia datorrenian
daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)