Bilaketa: unibertsitatea
Emaitzak: 100

Zehaztu artikuluen bilaketa:

[Azken Beltza] Helmuga: Dimako aireportua

2025-11-10 Esti Arozena

Dimako aireportua - 1992 Gogoangarria izan zitekeen olinpiadengatik, Bosniako gerragatik, Giraldillaren banderolengatik, Eurodisneyren inaugurazioagatik… Nire kasuan, 17 urte, bertsotan juxtu eta Nafarroako Bertsolari Txapelketan kantatzearekin bizitza erratea agian gehiegi izanen [...]

Txapelaren bila doa Aitor Etxebarriazarraga

2025-11-05

Finalaurrekoen bigarren bueltara sailkatu da Abadiñon, eta orden honetan sailkatu dira bertze bortzak: Txaber Altube, Gorka Pagonabarraga, Unai Mendiburu, Maite Sarasola eta Enare Muniategi. Heldu den igandean eginen dute lehen bueltako azken saioa.

Hegoafrikan lortu zen, Palestinan ere bai!

2025-10-24 Ruben Sanchez

Hegoafrikan lortu zen Palestinan ere bai - Doinua: Agur sagar beltzeran [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2025/10/liburukia2_1016a.mp3"][/audio]   Ai Palestina zenbat min gorputz barrura, zure oihua zabaldu ahal zedin mundura. Azken aldian pozez bizi [...]

Bertsolaritzan izandako ibilbidea: Santutxuko bertsolari eskolaren hasiera

2025-09-22 Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Kaletar jaio nintzen Gernikako bonbardaketa zuzenean bertan egonda ezagutu zuen familia batean, eta kaletar bizi izan naiz beti. Umetan, Gernikan pasatu nituen neure bizitzako lehenengo zazpi urteak, bertso mundutik urrun. Bonbardaketaren osteko beldurraren giroan bizi nintzen, frankisten erabateko presentziarekin udaletxean, erdiguneko kaleen erdian jaietan alde banatako leihoetatik eskegitzen zituzten hiru banderek -Espainiarena, Falangearena eta Erreketeena- ondo gogorarazten zigutenez. Beldurraren mundua zen hura, baina, etxekoek ziotenez, ume zoriontsu eta alaia izan nintzen.