Mariano Ostolaiz Goia
Telefono dei bat. Mariano Ostolaiz oiartzuarraren inguruko artikulu bat idazteko proposamena. Sorpresa.
Beste telefono dei bat.
—Esteban, animatuko gara? Zer diozu?
Telefono dei bat. Mariano Ostolaiz oiartzuarraren inguruko artikulu bat idazteko proposamena. Sorpresa.
Beste telefono dei bat.
—Esteban, animatuko gara? Zer diozu?
Entzutea bai, banuen. Izena ez da aise ahanzten den horietakoa. Mendaro Txirristaka. Hortik aurrerako ezer gutxi nekien. Mendaron urtero aritu izan gara Santa Ana jaietan Txirristaka tabernan, eguerdiko poteo luze baten amaiera aldera. Arratsaldeko hiruretan edo goizaldeko lauretan zabiltzan zail izaten da antzematen han. Hango horma batean bada Mendaro Txirristakaren argazki bat… Emozionalki banuen loturarik Txirristakarekin, Mendaroko Udaletik etorri zitzaizkidanean. 2024. urtea Txirristakaren figura gogora ekartzeko baliatu nahi zuten. Ez zen bertsolariaren jaiotzaren urteurren borobil-borobila. Ehun eta berrogeita hamar urte ziren jaio zela. Zergatik 2024. urtea orduan?
Neuretik eta besterentzat - Oraintxe aste pare bat entzun nuen Agirre anaien bertso sail bat, Tolosako Tximelarena. Inork aditu nahi balitu hementxe: https://youtu.be/PSy1Gcmhv_I?t=345 Gipuzkoako herriak zerrendatzen ditu eta herri bakoitzeko [...]
Galdu eta irabazi - Estitxu Eizagirrek, ARGIAn. Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu [...]
Ijitoarenak - Guretzat, haurtzaroan, Txirritak Xabier Leteren, Antton Valverderen eta Julen Lekuonaren ahotsa zeukan. Beren ahotsetik entzun baikenituen Txirritak jarritako bertso zaharrak, tartean, ijitoenak. Euskal Herria asko aldatu da bertso [...]