Pandemiak ekarri ez zituen 160 bertso-lerro

Pandemiak ekarri ez zituen 160 bertso-lerro – Edu Zelaietak ALEAn.       I. Gure zaharrak bakarrik hiltzea. Haurrak helduon kaiolan atxilotzea. Gazteei gaizki eginak leporatzea. Langile publikoei txalo eta tu egitea. Osasungintza eta hezkuntza eslogan bihurtzea. Ikerkuntza eta zientzia bekadunen bizkar egitea. Gizarte langileak filmetan antipatikoak izatea. Zaintzen gaituztenak guk ez zaintzea.   II.

Segi irakurtzen

M8a loratzen

M8a loratzen – Doinua: Besarkadak eta labankadak     Zenbat aldiz galdetu didaten: “haizu gauza bat neskato M8a ospatzen duzue baina zuzen zertarako Ulertu hau ez dela festa bat baizik ta borrokarako Ta berdintasuna egon balitz ez zen egun hau beharko Feminismoa da gako   Irakaslea, kazetaria, medikua, ingeniari Lan munduan sartzeko guretzat ez da

Segi irakurtzen

Elurrak ezin estali, ordea

Elurrak ezin estali, ordea – Doinua: Martxoaren lehenengo       Otsailak egin digu azken faborea, atarira ekarriz postal dotorea; bazterrek hartu dute zuri kolorea ezin elurrak dena estali, ordea.   Pozik Josu Jon eta bere sektorea; krisi historikoan etekin doblea. Gurean hotza dago erradiadorea. Ezin elurrak dena estali, ordea.   Soldata arrakala… eraso oldea…

Segi irakurtzen

Zerbitzari baten partez

Zerbitzari baten partez – Doinua: Motibo bat nigana dago etorria     Asteburua luze xamar itxaronda Ostatuko goxoa nola ezta on ba! Pintxopote, musika, zuritoen ronda bizi duenarentzat: plazerezko bonba! Baina nola bizi da lanean egonda?     Trago bat zein atsalde partez bi ebaki Berdin da ze tenore, berdin ze aitzaki Sarri gara taberna

Segi irakurtzen

Negutik

Negutik – Bertsoak eta ilustrazioak: Haize Lekuona   Doinua: Egunsenti batean         Bidaiatzen hasi naiz Nire buruan barna Argi izpi bat xerkatuz Zorion aztarna Bakarrik topatu dut Nire barne zama Guztia arintzeko Izango dut lana Bidean antzinatuz Tristurak narama Helmuga non ote da? Falta zait andana. Hobe begiak itxi Ta itzuli neugana

Segi irakurtzen