bertsopaperak

Euxebio Mugertza, "Mendaro Txirristaka"

2025-05-26 Andoni Egaña

Entzutea bai, banuen. Izena ez da aise ahanzten den horietakoa. Mendaro Txirristaka. Hortik aurrerako ezer gutxi nekien. Mendaron urtero aritu izan gara Santa Ana jaietan Txirristaka tabernan, eguerdiko poteo luze baten amaiera aldera. Arratsaldeko hiruretan edo goizaldeko lauretan zabiltzan zail izaten da antzematen han. Hango horma batean bada Mendaro Txirristakaren argazki bat… Emozionalki banuen loturarik Txirristakarekin, Mendaroko Udaletik etorri zitzaizkidanean. 2024. urtea Txirristakaren figura gogora ekartzeko baliatu nahi zuten. Ez zen bertsolariaren jaiotzaren urteurren borobil-borobila. Ehun eta berrogeita hamar urte ziren jaio zela.  Zergatik 2024. urtea orduan?

Garaiari bertsoak

2025-05-09 Xabat Illarregi

Garaiari bertsoak - Bertso zaharrez hitz egiten dugunean, sorta mitikoak etortzen zaizkigu burura. Bat-bateko saioak iritsi zaizkigun arren, paperean utzitzako bertso eder asko utzi zituzten orain urte asko hil ziren [...]

Bertsopentsiotan - Bertso sarituak

2024-11-18

Bertsopentsiotan - 1. LEHEN SARIA. Rikardo Gonzalez de Durana Izenburua: PENTSIO DUINAK Doinua: Habanera [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/10/liburuki4_1986a.mp3"][/audio] Andre ta gizon ugari Zimur gehiegiren jabe. Gainera borrokarako gogoa dugu debalde. Gu Pentsiodunak [...]