











“Nire independentzia nahia obsesiboa izan da” – Testua: Eider Rodriguez Argazkiak: Conny Beyreuther Bitxia da Maialen Lujanbiorekin gertatzen zaiguna: 1976an jaio zela dakigun arren badirudi bertsoa bertso denetik ari dela kantuan, hain da nabarmena bere presentzia ezagutu ditugun kasik une historiko guztietan. Nerabe ginela Hitzetik Hortzeran aditzen genuen bere izena. Bertsolari ironikoa, originala, artista,
Ane Labaka – Hik Hasi atarian Ane Labakari egindako elkarrizketa. Ane Labaka: “Ahalduntzeko eta munduan kokatzeko balio dit bertsoak” 2018-04-25 BERTSOA DIBERTSIOAREKIN LOTZEN DU LABAKAK, BAINA BAITA SORMENAREKIN ETA AHALDUNTZEAREKIN ERE: “NIRE BURUARI GALDERAK EGITEKO ETA GAUZAK ZALANTZAN JARTZEKO AUKERA EMATEN DIT SORMENAK, BAITA PERTSONA BEZALA GARATZEKOA ERE. ETA HORIXE DA NIRETZAT AHALDUNTZEA”.
Antxoka Agirrek oso gertutik ezagutu du Bertsolariren ibilera, aitak sortua izan baitzen. «Aldizkaria hasi zenean nik hamalau urte nituen. Garai hartan marrazkiak egiten nituen eta aitari —aita zenez– onak iruditzen zitzaizkion. Eta hala esan zidan marrazkiak egiteko aldizkarirako. Bertso hautatuen sekzio bat zegoen, eta nik bertso horiei ilustrazioak egiten nizkien. Hori izan zen nire lehen
Iazko neguan hasi zuten elkarlana Miren Amuriza bertsolariak eta Mundukide fundazioak, Lanku bertso zerbitzuen bidez. Kontatzeko gogoz kontatzen dute bi aldeek elkarlanaren esperientzia. Amuriza bera eta Mundukideko Urri Urizar harro nabari dira lortutako emaitzarekin. Pixkanaka-pixkana Amuriza ari da hainbat herritan Mozambiketik ekarritako kapulana zintzilikatzen. Oholtzan askatu egiten du, eta bertsoak eta hitzak artez astintzen ditu.
Arabako bertsolari txapelduna da bata, Nafarroakoa bestea: Manex Agirre da lehena, Julio Soto bigarrena. Aramaio eta Iruñea artean, Altsasun elkartzea adostu dute. Maiatzaren erdialdea, Udaberriaren hasieran txapela jantzi zutenetik, udaberriak aurrera egina zuen. Foruen plazan, arratsalde eguzkitsu batean elkartu izanaren arrazoia txapelpea izanagatik, abiapuntu eta elkartzeko arrazoi izan ziren txapelok. Abiapuntu eta arrazoi euren ibilbideak,