Amaia Agirrek irabazi du I. Señora sariketa

Amaia Agirrek irabazi du I. Señora sariketa – BERRIA. Lesakan egin dute finala, eta sei emakume bertsolari aritu dira guztira: Agirrez gain, Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza eta Onintza Enbeita     Amaia Agirre izan da garaile Señora sariketako lehen edizioan. Aramaioko (Araba) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) kanporaketen ondoren, gaur jokatu dute bertsolaritza

Segi irakurtzen

Señoren garaia

Señoren garaia – ‘Iritsi da señoren garaia’. Hala iragarri zion Pello Errota txapelketako azken txapeldun Amaia Iturriozek Mikaela Elizegiri, garaipena eskaintzeaz bat. Sorbaldatik zintzilik Mikaelaren ilustrazioa daraman poltsa zuen, Harituzek oparitu berria. Emozionatu egin ninduen duela gutxi Pello Errotaren lekuko soiltzat genuen andre hari protagonismoa itzultzeak (esan behar da, sariketa horretan bertso onenaren saria ‘Mikaela

Segi irakurtzen

Maider Arregi: «Emakume indartsu bat da ‘señora’ bat»

Maider Arregi – Ane Insausti Barandiaranek Berria egunkarian. Belaunaldien arteko sareak indartzeko eta emakume bertsolarien ahalduntzean sakontzeko sortu dute sariketa. Beste lehia mota bat egiten saiatu nahi dute, umorea ardatz hartuta.     Emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko guneak sortzeko eta plazan duten presentzia areagotzeko sortu dute Maider Arregik (Oñati, Gipuzkoa, 1996) eta beste hainbat emakume

Segi irakurtzen

LUZIA GOÑI – Bertsoen punk artisaua

Luzia Goñi – Testua: Gorka Erostarbe Argazkiak: Dani Blanco (ARGIA)   Kaleko bertsolaria izan zen; kalean ikusitakotik zein barrenean sentitutakotik idazten zituen bertsoak. Bizitza erdia eman zuen alderrai, eskuetan oinarrituriko ofiziotan; beste erdia bertsotan, emakumerik apenas zebilenean. Oholtzan ez, normalean berak nahi zuen lekuan kantatzen zituen aurrez prestatuak. Ehunka egin zituen azken 40 urteetan. Aurten

Segi irakurtzen

Inaxi Etxaberi emakume bertsolariek jarritako bertsoak

Inaxi Etxaberi emakume bertsolariek jarritako bertsoak- Argia aldizkaritik ekarria. Inaxi Etxabe bertsolaria hil dela jakin orduko, ekimen xume honek gorputza hartu du emakume bertsolarien artean: bakoitzak bertso bana idatzi eta hedabideetan zabaltzea. Horixe baitzen Etxabek 1956. urtetik 2015era arte egin zuena, bertsoak okasiorako jarri eta plazan kantatzea. Urte luzetan bera izan da plazan kantatu zuen emakume

Segi irakurtzen