Haritzaren gorostia

Haritzaren gorostia – Jon Martinek eman omen dit lekukoa. Bere Haritzaren memoria eskertuz, haritzaren gorostiarekin hasiko dut nire blog honetako ibilbidea. Aritxulegitik ez urruti, Lesakako eskola mendi inguruan bada bertze harizti bat, eta hango haritz baten enborrean sortutako gorosti eder bat. Nik, nire kabuz ez nukeen ikusi ere egingo, baina beti dago norbait bidea aurkitzeko

Segi irakurtzen

Basauriko ikastetxeen arteko Bertso Topaketa Youtuben ikusiko da aurten

Basauriko ikastetxeen arteko Bertso Topaketa Youtuben ikusiko da aurten – Maider Ibañezek Geuria atarian.     Modu berezian bada ere, ikastetxeen arteko Bertso Topaketa ospatuko da aurten Basaurin. Covid-19aren krisiak eraginda, aurten ez da Social Antzokian izango, baina ikasturte honetan bertsolaritza landu duten ikasleen lanak Youtube bidez entzun ahal izango dira. Hitzordua ekainaren 4an, ostegunez, 11:00etan izango

Segi irakurtzen

Ikasleen bertsoak etxetik irakurgai

Ikasleen bertsoak etxetik irakurgai – Maxixatzen hedabidetik hartua. Floreaga Ikastetxeko 103 ikaslek parte hartu dute ikasturte honetan Gu ere bertsotan ekimenean. Urtero bezala, Baztartxoko oholtzan egindako sortak abestea zuten helburu, baina osasun krisiak eraginda ezinezkoa izango da. Herritarrei gelako lanak erakutsi asmoz, sarean jarri dituzte irakurgai.    Gu ere bertsotan proiektua, ikastetxeetan, ikas orduetan bertsolaritza

Segi irakurtzen

Inprobisatzaileak
Egon

Egon – Azken egunotan gertatzen ari dena ezin sinistuz nabil oraindik.Informazioa alde guztietatik eta mota guztietakoa ailegatzen ari den garai honetan tarte batean konexiorik gabe egotea ez dago gaizki (eta bai, lortu daiteke aitzinean dituzun pantaila guztiak itzaliz gero). Zenbat notizia, artikulu, meme, irudi, bideo, proposamen… ailegatu zaizkidan telefonora. Denak irakurri edo ikustekoa ezinezkoa denez

Segi irakurtzen

Nafarroako ikastetxeetan bertsolaritza irakasten jarraitzeko egitasmoa onetsi dute

Nafarroako ikastetxeetan – Unai Sarriugartek El Correon. Orotara lurralde historiko honetako 58 ikastetxetan emango dira bertsolaritza ikastaroak urtean barrena   Nafarroako ikastetxeetan bertsolaritza irakasten jarraitzeko egitasmoa onetsi dute. Orotara lurralde historiko honetako 58 ikastetxetan emango dira bertsolaritza ikastaroak urtean barrena. Berria duela egun batzuk eman zuen ezagutzera Nafarroako Bertsozale Elkarteak bere webgunean. Hori dela medio,

Segi irakurtzen