Bilaketa: Bertso-eskola
Emaitzak: 159

Non daude bertso-eskolak Araban?

2016-10-01

Non daude bertso-eskolak Araban? Arabako bertso-eskolen kokapena, helbideak, irakasleak eta arduradunak IZENA EMAN HEMEN:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeiysVolU52nv_O2psD6aL-ob2Lp-herkF_ilveVcOLq67Yow/viewform   ARABAKO ERRIOXAKO "Txandrio" BERTSO-ESKOLA Oiongo IKA euskaltegia - Diputazioa 32 - 31016 OION Arduradunak: Orlando Arreitunandia, [...]

Berriz zapalduko dut bertso eskola

2024-05-08 Peru Abarrategi

Ez dakit bertsolari guztioi gertatzen zaigun edo ez, niri gertatzen zait. Amaitu zen abestea tokatu zitzaidan txapelketa eta nik oporrak nahi nituen, lanean hilabeteak eta hilabeteak jarraian egiten dituenak bezala, oporrak nahi nituen. Eskertzen dut horrelakoetan lagun talde ez oso bertsozalea izatea, ez dut urrutiegi joan beharrik bertsolaritza mundutik ihes egiteko, Aramaion bertan egin dezaket reset delakoa betiko lagunen artean. Baina bueno, garrantzitsuena, aste honetan berriz ere zapaldu dut bertso eskola.

Aroa Arrizubieta txapeldun

2024-03-22

Aroa Arrizubieta txapeldun - Ruben Sanchez Bakaikoa, ARGIAn. 700 entzule finalean: Gure ohiko kopurua da 2002an Arabako Txapelketaren aro modernoa hasi zenetik. Arabako euskaldun kopuruari dagokion zenbakia da (bestalde, gudari [...]

Plaza bat elkarrena

2024-03-04 Oihana Iguaran

Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.