Gabonak bertsolarien etxeetan

 

Gabonak gabon

Gabonak gabon – Badira urtez urte errepikatzen diren errituak, bai familiako mahai bueltan, eta bai bertso-familiako oholtzetan ere. Herri gutxi batzuetan, gabon egunez koplatan irteten gara oraindik, baserriz baserri; beste batzuetan, gabonetako jaialdi entzutetsuak antolatzen dira, batzuk “urteko azken” saio izendatzeraino. Bai, bere epikotasun osoan. Koadrilarekin urteko azken poteoa egiten dugu, etxekoekin gehiegizko otorduak eta

BERTSOLAMITZA III: Sustrai Colina

Bertsolamintza Sustrai Colina – Testua: Sustrai Colina Argazkiak: Bertsozale Elkartea LABANAK ETA ETSAIAK   Denok eskatzen diogu gure artista kuttunari transgresio-dosi bat (gu ere transgresore senti gaitezen), baina inork ez du bere artista kuttunarengandik transgresio gaindosirik desio (hau ez dunk gurea!). Erremediorik gabe, beraz, politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talkan bizi da bertsolaria.  

2020ari

2020ari – Doinua: Ai gure antzinako     Etxeko danok gagoz mahai inguru baten urte zaharra agurtuz hamabi mahats jaten. Urte barri on esan, hasi naz pentsaten urtea ez da ondo joango holan bada hasten: geure buruari ere guzurrak esaten   Berba potoloz arin berotzen gara eta, gure osabak hasi dau ohiko berriketa. Kontatu deusku

Kalendarioa

Kalendarioa – Ainitzek erranen didate adina pasa dudala, baina gabonetako kalendario bat erosi dut. Azaro erditxutik, denek idekitzeko xuxurlatzen zidaten, baina, gauzak bakoitzak bere momentua duela pentsatuz, honi ere bere unea eskaini diot.   Abendoak 1: Momentu ona dela erabaki dut.   Abendoak 2: Pixkanaka, konturatzen hasi naiz abendoan sartuak gaudela, edo bera sartu zaigula gure