Kalean da Bertsolari aldizkariaren udaberriko alea
Gure ohiturei fidel, aurten ere udaberrian gatoz Urteberri on esatera.
Gure ohiturei fidel, aurten ere udaberrian gatoz Urteberri on esatera.
Ijitoa izatea luzaz egon da debekatua Europako hainbat lekutan, baita, nola ez, gure estatu maite eta abegikor Espainia eta Frantzian ere.
20 saio antolatu dira, bi itzulitan. 74 bertsolari izango dira kantari, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; 34 bertsolarik eskuratuko dute udazkenerako pasea.
Jone Uriak irabazi du 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa - Iragan larunbatean ospatu zen txapelketa, ALBEk antolatuta. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan antolatu ziren, eta finala Azebarri kultur [...]
LauBuru taldea gailendu da Bizkaiko Taldekako lehen kanporaketan - [caption id="attachment_56507" align="aligncenter" width="768"] Arg: Gontzal Mendibe[/caption] Iragan ostiralean jokatu zen Bizkaiko Taldekakoaren lehenengo saioa Laukijjek eta LauBuru taldeen artean, [...]
Arabako txapelketa hasi zela 40 urte bete dira aurten, eta lehen edizio hartan kantatu zuen bertsolarietako bat da Xabi Rico. 80ko hamarkadan Arabako lehen bertso eskolen sortzaile eta bultzaltzaile izan zela nabarmendu du Bertsozale Elkarteak.
Bertsolari gazteen ABRA sariketa ospatuko da ostiralean - Ostiral honetan, otsailaren 23an, Euskal Herriko sei bertsolari igoko dira 23. Abra Sarietako ohltzara. 19:00etatik aurrera, Algortako Azebarri aretoan, bertsotan arituko dira [...]
Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.
Martxoan jokatuko dira Osinberde, Aztiria eta Argi Berri sariak. Seikoteko lehen bi bertsolariak Osinaldeko finalera sailkatuko dira, apirilaren 6rako.