Bilaketa: Bertsogintza
Emaitzak: 286

Propio apropia

2024-04-03 Oihana Iguaran

Bertsolarioi rolak proposatzen zaizkigu askotan. Eta gai zabaletan, apropos hartu izan ditugu. Edozein rol ote da, ordea, aproposa? Beste askoren artean galdera horri erantzuteko ahalegina planteatu du 2024ko bertsolamintzak: Nondik eta zeri kantatzen diogu? (laster irakurri ahalko duzue aldizkari honetan luze, zabal eta sakon horko gogoetek emana).

Aroa Arrizubieta txapeldun

2024-03-22

Aroa Arrizubieta txapeldun - Ruben Sanchez Bakaikoa, ARGIAn. 700 entzule finalean: Gure ohiko kopurua da 2002an Arabako Txapelketaren aro modernoa hasi zenetik. Arabako euskaldun kopuruari dagokion zenbakia da (bestalde, gudari [...]

Plaza bat elkarrena

2024-03-04 Oihana Iguaran

Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.

Alaitz Rekondo: "Jendartea aldatu den heinean aldatu da bertsolaritza ere"

2024-03-01

Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.

Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.