Bertsogintzaren nekazaria – Ane Maruri Usansolok, Busturialdeko Hitzan. Bere garaia berritu eta bertsolaritzaren etorkizuna erein zuen Jon Lopategi bertsolariak. Transmisioan egindako lanagatik nabarmendu zen, eta 1989an Euskal Herriko txapela jantzi zuen. Nire hiletara bazentozte laster, errezatu Beltzari hiru pater noster. Bertso hori bota zuen Jon Lopategi bertsolari muxikarrak bertso saio batean behin. Orain dela bi aste,
