Bertsolariak idazle

 

Bizkaiko Txapelketan abestuko duten bertsolarien zerrenda zehaztu da

Bizkaiko Txapelketan abestuko duten bertsolarien zerrenda zehaztu da – Udabarria Bertsotan aurrekanporaketan sailkatu direnak eta 2021eko finalaurrekoetan kantatu zutenak osatzen dute zerrenda.     Alde batetik, 2021eko finalistak finalaurrekoetako fasean hasiko dira kantuan. Hauek dira: –        Aitor Bizkarra Ruiz –        Aitor Etxebarriazarraga Gabiola –        Gorka Pagonabarraga Agorria –        Jone Uria Albizuri –        Nerea Ibarzabal Salegi

Urko Egaña: “Liburua izateko asmotik, formatu desberdinak hartzera pasatu da ‘Geure Mitologia’ proiektua”

Urko Egaña – Nerea Urangak UZTARRIAn.   Urko Egañak (Azpeitia, 1979) Geure mitologia, Potx eta Lotxen ibilerak liburua, kantua eta ikus-entzunezkoa aurkeztu ditu. Leire Derteanoren ilustrazioekin eta Potx eta Lotx pailazoekin elkarlanean osatu du proiektua. Aurkezpen emanaldia apirilaren 6an egin zuten Ataunen (Gipuzkoa), hango Jentilbaratza kultur elkarteko antzezleek lagunduta.     Haur txikiei zuzendutako Geure

Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun

Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun – Finalera lehen aldiz ailegatu eta txapela jantzi du Alkaizak.     1.750 lagun elkartu ziren atzo Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala bertatik-bertara jarraitzeko. Oholtzan: Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar,  Eneko Fernandez Maritxalar, Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Altzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria. Ander Aranburu Arriolak egin zituen aurkezle lanak, eta

Herrialdeetako txapelketek asteburuan emandakoa

Herrialdeetako txapelketek asteburuan emandakoa – Bizkaia, Nafarroa eta Xilaba txapelketak aurrera jarraitzen dute. Honakoak dira iragan asteburuak emandakoak:   Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen ospatutako lehen Final Aitzineko saioan Julio Sotok bildu du puntu gehien Donezteben, Nafarroako Bertsolari Txapelketan Txaber Altubek irabazi du Ortuellako kanporaketa Bizkaiko Bertsolari Txapelketan     XILABA 2021 Bertsulari  Txapelketaren

Eneko Lazkoz eta Joanes Illarregi irabazle asteburuko saioetan

Eneko Lazkoz eta Joanes Illarregi irabazle asteburuko saioetan – Tafallako final-laurdenean nagusi izan da Eneko Lazkoz, eta ondorioz, azaroaren 6an Berriozarren izango den bigarren finalaurrekorako txartela eskuratu du etxarriarrak. 150 lagun inguru bildu dira Tafallako Kultur Etxean.     Oholtza gainean, sei bertsolari, Alaitz Rekondo gai-jartzailearen aginduetara: Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo